Ekimen berri bati bidea zabalduko dio Parte Zaharreko Ekain Arte Lanak aretoak gaur bertan. Zehazki, bost sortzaile batu ditu galeriak euren lanak erakutsi ditzaten, eta bide batez, bisitariek gogoko dutena erosteko aukera ere izango dute. Gabonetako Kolektiba Mostraren barruan sortu dute erakusketa-salmenta, eta interesa duen edonorentzat zabalik egongo da, gaur, 11:30etik 20:30era.
Rita Unzurrunzaga Ekaineko arduraduna da eta Irutxuloko Hitzari ekimenarekin «oso pozik» dagoela adierazi dio. «Ekainen halako zerbait egiten dugun lehen aldia da, baina beraiek halakoetan parte hartu izan dutenez, proposamena egin zidaten eta ideia polita iruditu zitzaidan», zehaztu du Unzurrunzagak. Hala, gaurko ekimenak jasotako harreraren arabera, aurrerantzean gehiago ere antolatuko dituzten erabakiko dute. «Badugu gehiago egiteko asmoa, batzen garenean indartsuagoak gara eta bizi dugun garaietarako irtenbide ona dela iruditzen zaigu».
Beraz, denetariko apaingarriak ikusi eta erosteko aukera egongo da gaur Ekainen, honako sortzaileen eskuetatik: Virginia Ameztoy (leporako moda osagarriak), Marta Fernandez Caballero (bitxiak), Gabriela Muñagorri (lepoko zapiak) , Idoia Unzurrunzaga (argi apaingarriak) eta Gill Connon (kapelak eta antzeko osagarriak). Sortzaileak euren postuak atontzen aritu ziren atzo eta egunkari honek euren lanen berri jasotzeko aukera izan zuen.
Gill Connon
Gill Connon eskoziarra da jaiotzez, baina Hendaian bizi da. Bereziki kapelak eta bururako apaingarriak sortzen ditu, betidanik baitu gogoko jostea. Moda ikasketak ditu eta hainbat dendentzako lan egiten du. Hainbat garaitako oihalak material modernoagoekin nahasten ditu. «Nahigabe aurkitutako materialak erabiltzen ditut eta apaingarri bakoitzak bere historia dauka».
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/01/04/ocio-y-cultura/cultura/la-galeria-ekain-se-abre-a-la-artesania
Hoy ofrecerán productos artesanales como lámparas, sombreros, complementos textiles, pañuelos y joyas
Virginia Ameztoy presenta accesorios textiles; Idoia Unzurrunzaga muestra sus piezas de iluminación, como portavelas y lámparas elaboradas con materiales que van desde el celofán al metacrilato y el metal. Por su parte, Marta Fernández Caballero, joyera y profesora de joyería, ofrece piezas de ganchillo engarzadas con cobre esmaltado y otras joyas más clásicas de oro y plata trabadas con plantas.
Gabriela Muñagorri es diseñadora de telas y fulares y para la ocasión presenta pañuelos de terciopelos de seda. El diseño del estampado se inspira en flores de los Pirineos y ha utilizado la técnica devoré para crearlo. Este método de impresión aporta a la tela una sensación de bajorrelieve. Por último, Gill Connon crea sombreros y tocados. Confeccionados con fieltro o paja, los sombreros están trabajados a mano con vapor y Connon ha utilizado distintos moldes, algunos antiguos y otros diseñados por ella. Los tocados son de telas y terciopelo y están diseñados tanto para el cuello como para llevarlos en la cintura.
1 comment:
Looks wonderful what a strong elegant collection of ladies!
Post a Comment